XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Portuaren bokalea itsasotik nola ikusten den adierazten digularik, hurrena esan zuen: ez dago gauza ikaragarriagorik.

Gai berari buruz egindako akuafortea paisaje horrek eragindako emozioa grafikoki jasotzeko ahalegin bat da, argi eta garbi.

Lehenbiziko karlistaldia (1833-39) hasi zenean, ukitu erromantiko nabarmenez apaindutako borroka izan baitzen, espainiar gauzekiko interesa nabarmen areagotu zen.

Interes honek bere aztarna utzi zuen literaturan eta arte plastikoetan, eta gainera, borrokan ari ziren alderdi bietan atzerritar asko ari zenez, bai militar gisa bai begirale gisa, are gorago egin zuen interesak.

Ugarienak britainiarrak izan ziren, inolako zalantzarik gabe.

Erresuma Batuko gobernuak ontzat eman zuelarik, 1835ean bolondres talde bat antolatu zuten, mertzenarioz eta menturazalez osaturik, eta Brithis Legion edo Legio Laguntzaile Britainiarra izena eman zioten; karlisten kontrako borrokan aritu zen 1837an lizentziatu zuten arte.

Bolondres hauen artean ziren Richard Lyde Hornbrook eta bere semea Thomas Lyde Hornbrook.

Richard Lyde Hornbrook (Plymouth 1783-1856) Napoleonen aurkako gerran borrokan aritu zen Espainiako uretan, britainiar armadako ofizial gisa Britainiar Errege Armadan 20 zerbitzu urte igaro eta gero, Legio Laguntzaileko kapitain gisa alistatu zen.

Lord John (Jaizkibel) gotorlekuan zelarik, Hondarribian, Irunen eta Oriamendin izandako borroketan parte hartu omen zuen.

Hornbrook kapitainaren obra osotik akuarela eta marrazki koaderno bat bada bildumagile pribatu baten eskuetan; koaderno honetako lanak 1836-1837 bitartean egin zituen, eta agiri balio handiko eta arte kalitate aipagarriko paisaje eta eraikin apunteak daude bertan, Donostiari eta Pasaiari buruz.

Haren semeak, Thomas Lyde Hornbrookek alegia, aita bezala pintorea izaki, hainbat akuarela egin zuen Gipuzkoako ikuspegiak islatuz, eta tartean da Pasaiari buruzko bat edo beste.

T .L. Hornbrooken marrazkietan oinarrituz, Twelve Views in the Basque Provinces litografia saila argitaratu zuen Day ampamp; Hage etxeak Londresen, 1837an.

Hauen artean badira, gutxienez, Pasaiaren bi ikuspegi: View of french Passages Spain Port of Passages eta View of Passages and Fort Hay (Irud 41 eta 300 orr.).

Hornbrook Itsas pintura edo marina pintore entzutetsua izatera heldu zen, eta Kent-eko dukesarentzat eta Victoria erreginarentzat lan egin zuen.

Lehen karlistaldian parte hartu zuten Legio Laguntzaile Britainiarreko bolondresen artean zegoen, besteak beste, Henry Wilkinson, Zirujauen Errege Elkargoko kidea bera; Granadari Eskoziarren Erregimentuan sartuta zegoela, Estatu Nagusiko mediku kargua bete zuen.

1838an argitaratu zuen Londresen bere Sketches of Scenary in the Basque Provinces of Spain liburua; honetan, litografia sorta bikain batez gain, Euskal Herrian izandako bizipenak kontatzen ditu, eta bere egonaldian entzuteko aukera izan zuen musika partituren aukera bat ere bada bertan.

Wilkinsonek, bere litografien bidez, berak espainiar paisajearen erreprodukzioetan dagoen hutsunea deitzen zuen hura betetzen lagundu nahi zuen, nahiz eta harrotasun nazionala ere bazuen pizgarri, zeren eta errepresentatutako paisajeak adore britainiarrak inoiz iritsitako garaipen handienetako batzuek betikotutako parajeak baitziren, hain zuzen ere.

Garaipen britainiarrak aipatzean, karlistaldian lortutakoak zein Napoleonen gudarostearen kontra iritsitakoak aipatu nahi zituen.

Liburu hau egitean, Wilkinsonek gogoan izan zituen gerra bietan parte hartutako militarrak: Egileak espero du obrak dituen marrazkiak ongi hartuak izatea Espainian zerbitzuan aritu ziren ofizialen liburutegietan, bai Wellingtongo Dukearen gudarostean arituenetan bai gaur egun Bizkaiko Itsasoko kostaldean finkatutako indarrean arituenetan (...)

Grabatu hauek egiteko, in situ egindako apunteetatik abiatu zen Wilkinson, eta hainbat marrazkilariren laguntza ere izan zuen

Pasaiako portuko bokalea (Entrance to the Harbourg of Pafsages).

Robert Batty-ren akuafortea, Campaign of the left wing of the allied army... bere liburuan jasoa (Londres, 1823).

Battyk, pintore, akuarelagile eta grabatzaile hark, medikuntza ikasketak bazterrean laga eta karrera militarrari heldu zion.

1813-14 bitartean Espainian ibili zen, Wellingtonen agindupean hain zuzen.